XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

B. HSEAHA eta bihotzeko oinazeak Klinik historiak eta fisik ikerketek erakarritako idorokuntzen sentsibilitate diagnostikoa, oso esan nahi handikoa izan da gure taldean, gero besteen idorokuntzekin ere baieztatu izan denez (Lenegre eta lankideak, Bloungard eta lankideak, Sonnes eta lankideak).

Izan ere, anginadunen oinazeari buruz, gure HSEAHAdunen taldeko oinaze kexarik eman zutenen 53 %-k herstura aurreratuak edo erabatekoak azaldu zituzten koronari enbor nagusietan (23 gaisotako 12-k).

Koronari eraginik gabeko 11 anginadunetako 7-k, oinazearen presentzia ongi aski justifikatzen zuten aortako balbulapatia azaldu zuten.

Oraindik berrikitan Bastia eta bere lankideek ikustatu dutenez, koronariako arteripatia gutxitan gertatzen da, aortako hersturaz edo aortako eskasia gogorrez jotako bularreko anginadun gaisoetan.

Arteriografi ikerketek permeta ahal izan zuten, hain zuzen, idorokuntza hauk egitea, hots, enborretako eragin nabarmenak aortako hersturetako 24 %-tan eta aortako eskasia zutenetako 20 %-tan ematen zirela.

Gure taldean, alde batetik bularreko oinazearekin baina bestetik koronari arteriografia normal batekin agertzen ziren gainerako beste lauretan, kasu batetan miokardiopatia hipertrofiko herstaile bat agertu zen, eta miokardiopatia kongestiboa beste hiruetan.

Lehenengo baldintza baitan, oso sarri agertzen da oinazea, eta bigarrengoen baitan, berriz, ez da hain bakan.

Gure taldeko oinaze eta HSEAHAdun 23 gaisoen jokaera klinikoaren sintesis bat egiten badugu, atera genezake ondorio hau, hots, miokardiopatiaren edo balbulapatiaren zeinu objetiborik ematen ez zen gainerako kasu guztiek serioski joa aurkezten zutela koronari sarea.

Praktikan, erraza da aortako balbulapatia edo miokardiopatia herstailea ezagutzen.

Alderantziz ordea, oinazekiko miokardiopatia kongestiboaren eta kardiopatia iskemikoaren arteko bereizketa diagnostikoan, sor daiteke zailtasun astun askorik.

Horregatik, arteriografia koronari selektibo baten bidez, hel daiteke erabateko diagnostiko zihur batetara.

Gure ikerketen kasuari bagagozkio, esan genezake zera: ohizko diagnostiko kliniko batek, ez balbulatako akats bat bezala, edo ezta miokardiopatia hipertrofiko herstaile bat bezala, erraz aski berezi erazten zituen eta HSEAHA eta oinazedun ziren 15 kasutako 12 (81 %) esan genezake arteripatia herstaile gogor baten zamarekin zirela.

Kasu hau gonbara daiteke, bestalde, beste zenbait autorek erakarri izan duen ezkerreko adarraren hersturarekin nahastu gabeko bularreko anginaren kasuarekin.

Klinika eta laboratorio aldetik aurretiko miokardioko infartoaren aztarrenak zeramatzaten 15 gaisoek beti-beti gogor eta zabalki jotako enborrak erakusten zituzten.

Idorokuntza hau batera dator Sonnes eta lankideek aurkituriko egoera beretako kasuenekin.

Azpimarratu behar dugu, hala eta guztiz ere, ze, nahiz eta dudamudarik gabeko arteriografiekin baterako koronari oinazeetan pentsa erazteko zeinurik jatorrenak miokardioko infartoaren aztarren kliniko eta laboratoriokoak izan arren, badela arau nagusi honi ere ihes egiten dion kasurik.